Bidaiak: cuba la habana!!!

20061016

cuba la habana!!!



Hemen daukagu Dani, ¨la playa Berracos¨en. Bainu bat hartu genuen, marrazo artean, ¨tiburon Toro¨!!! jendea aretik urbil bainatzen da eta gu ere horrela ibili ginen.

Ondartza honetan, sakontasun haundia dago, eta bertaraino marrazoak sartzen dira.

Berez ondartza guztietan daude, baina batez ere hau arriskutsua zela esan digute, ur korronte handiak daudelako sakontasun haundiarekin, eta gainera bertara marrazoak agertzen direnez....

Beno, bestela ondartza lasaia da, eta Kubatarrak dira nagusi, ez bait da oso turistikoa!


¨Playa de Santa Lucia¨da honako hau. Sekulako ondartza eta sekulako ura dago, turkesa kolorekoa eta gainera olatu gabea da, bertan betaurreko eta tuboa erabiliz, arrainak ikusten ibili gara, bertan arrainasko eta baita morenak ere, bi morena ikusi ditut, eta gero beste arrain pila bat ere.

Hemen marrazoei jaten ematen diete turistek, baina egun onetan, ez zegoen holakorik.

Gero jatera joan gara bertako etxe batetara, eta bertan Tortuga Carey, arroza, banana frijitua eta frutak, jan ditugu, Melquiades eta Juanitarekin, lauon bazkaria, ¨20 peso combertible¨ izan da, oso merkea!!
hemen daukagu Txerria, gero parrillan egin duguna, eta lehenago ardo txuri litro bat, jeringaz sartu dioguna. Janari tipikoa Kuban, gainera euskaldun artean jan dugu, arroza eta frojoleekin batera!!! kriston bazkaria, ardoa eta garagardoarekin lagunduta!!!!Beste janariak ere jan ditugu, adibidez, langosta, pez raya, maiz frito, ... dena kristona!!
Jende asko ezagutu dugu, eta parranda batzuk bota ere, rona edanez, edari merkeena, garagardo batek dolar1 balio zuenean, ron boteilak 2,50 dolar balio zuen, beraz, denak edan dugu rona, Santiagoko parkean, jendearekin hitzeginez eta orduak joan eta etorriz, jejeje!!!

1 comentarios:

A las 11:33 a. m. , Anonymous Anónimo ha dicho...

ahi ahi, mas fotos gore?
jajajaja

PD:Igo el "anonimo"

 

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio