
Gabonetan Tenerife aldean ibili gara, eta abenduaren 31a bertan igaro genuan!!! Gauian 11ak aldera atera ginan eta jendez beteta zeuden kale guztiak, eta giroa nahiko arraroa zan. Puerto de la Cruz en egon gara aste bat, eta bertan 28ºko tenperatura egin du kasik egunero, eta eguraldia DPM!!! egunero ondartzen eta piszinan!!

Teide inguruan dagoen Tenerifeko harri famatuena!!! merezi dau ikustiak, ikusgarria da dena, eta buelta bat eman daieke bertan, Teide ere kristona da. Telesferikoan igo ginen gora, eta -12 graduko tenperatura sentzazioa zegoen bertan, kriston hotza baina kriston paisaia ere.
Loro Parque-an ere egon ginan, bertara joateak ere merezi du, hori bai, egun guztirako itzulia da animaliak ikusten. Bertan Aquarium bat dago, Izurdeak Orkak, Kokodriloak, Panterak, Pirañak..... animalia asko zeuden, eta izurde eta orkarekin, espektakuluak egiten dituzte.

Itsasuntzi batean joan ginen baleak eta izurdeak ikustera, eta ona emen bale baten argazkia. Bale asko ikusi ditugu, eta gure ondoan zeuden, gero bainu bat hartu genuan itsasoan, eta jarraian bazkaltzen eman ziguten.


Eta hori izan da Tenrifera bidaia, oso ondo pasatu dugu eta irla politena iruditu zait niri, berdena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario