Bidaiak

20080718

Kho Phi Phi

Tailandia, oso polta da, eta jendia ere oso jatorra da bertan, argazkia hai, Kho Phi Phin dago aterata, eta oso famatua egin zen leku hau, The Beach pelikulari esker. Egia esan tokia kristona da, eta ez zegoen jende gehiegi gu juan ginenian.




Kho Phi Phi, kriston irla da, oso lasaia, eta kriston hondartzekin, hau paradisua da!!! bertan 3egun egin genitxun, eta kriston beroa egiten zuen, egun guztixan izerditan! gauian ere kriston berua zauan! ala ere zumuak eran eta ondo aguantazten zan!!





Ikusten dezuten bezala, kriston hondartzak eta jende oso gutxi, askotan bakarrik egoten zara, eta oso handixak dia hondartzak, beraz... ura zoragarrixa da, eta berua dao! ala ere beti ondo etortzen dia baiñuak!!!






Hemen afaltzeko 4 euro ordaindu genuen, bixona!! kriston lekua, eta kriston janarixa, hau Ko Phangan da, eta kriston lekua da! bertan lo itxeko bungalow batek 8 euro balio zuan, bixontzat! hondartza ondo onduan! beraz oso ondo zauan!!!





Hau tipua, Eskoziarra da! oso jatorra, eta beraiekin, eta Australiako batzuekin, kriston atxurra hartu genuan ko phi phin! eskuetan daukagua, tragua da, katxixak baino handixauak, eta gainera, kalian ematen zizuten paper batekin, bat doain!!! reagge bar, zeukan izena lekuak, eta rin bat zegoen, thai boxeoa ikusteko! eta parte hartu nahi zuenak, parte hartzeko! eta argazkiko honek parte hartu zuen australiar baten aurka! zelako paliza eman zion gainera!!!jaja!! bidixua dao gero!




Merkatu flotantian ere ibili ginan, eta kristona izan zan! sekulakua montatzen da, danak elkar pasatzen hasten dia edozein lekutatik eta gero danok bultzaka! uretara jausi behar ginala uste genuan batzuetan, zelako barriak!





motorra ere alokatu genuan, 3 euro 24 ordu! hasieran kostau jatan motorrakin ibiltzia baina gero oso ondo! gainera hasieran ixa 5 tipo harrapau nitxuan, eta zelako barriak! danok jarritxa zeuden eta danok korrika jaiki zian, jajaja! baina gero oso ondo ibili ginan!




Tigriak ikusten ere eon ginan, baina nahiko tristia zan. Jende pilla bat eta tigriak danok drogauta... nahiko pena ematen zuten. Elefantian ere ibili ginan, eta hori obeto zauan!! Ko Tao irlan, marrazoak ere ikusi genitxuan, metro batekuak edo... hasieran beldurra, baina gero nahiko lasai ibili ginan, euren atzetik.... eta ez zian gehiegi hurbiltzen.

Thailandia kriston herrixa da!










0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio