Bidaiak

20081228

Paris

Notre Dameko Gargolak , bertara igotzeko, 3,50Euro dia, eta merezi du bertara juatea, batez ere gargolak ikusteko.



Pariseko Katakunbak, bertan 6 milioi pertsonen hezurrak daude, eta galerietan banatuta daude.

Gainera, irudiak itxen dituzte hezurrekin, adibidez, bihotz bat.... oso makabroa da, baina interesgarria da.

20081007

MENORCA-n!!!


Aupa!Menorka, kriston irla da. ikusi daiteken bezela, kriston kalak daude! hau macarella, da! kriston lekua, eta gainera jende oso gutxi zegoen bertan.

Menorka, nahiko garestia da, bizitzeko behintzat, baina merezi duela uste det!



Macarella kalatik, ibilbide bat dago, eta 15 minutu ibili ondoren, beste kala bat topatzen dugu, macarelleta, izenekoa, hau bestea baino oraindik politagoa eta jende gutxiagorekin gainera


macarelleta


Hau platja mitjana, izenekoa da. Kala Galdana famatuaren ondoan dago, eta bestea konparatuz, askoz jende gutziago eta leku politagua da! Buzeatzeko kristona zan, eta hau da kala oberena guretzat! Menorka irla lasai lasaia da, eta oso ondo dago aste bat lasai pasatzeko!

20080718

Kho Phi Phi

Tailandia, oso polta da, eta jendia ere oso jatorra da bertan, argazkia hai, Kho Phi Phin dago aterata, eta oso famatua egin zen leku hau, The Beach pelikulari esker. Egia esan tokia kristona da, eta ez zegoen jende gehiegi gu juan ginenian.




Kho Phi Phi, kriston irla da, oso lasaia, eta kriston hondartzekin, hau paradisua da!!! bertan 3egun egin genitxun, eta kriston beroa egiten zuen, egun guztixan izerditan! gauian ere kriston berua zauan! ala ere zumuak eran eta ondo aguantazten zan!!





Ikusten dezuten bezala, kriston hondartzak eta jende oso gutxi, askotan bakarrik egoten zara, eta oso handixak dia hondartzak, beraz... ura zoragarrixa da, eta berua dao! ala ere beti ondo etortzen dia baiñuak!!!






Hemen afaltzeko 4 euro ordaindu genuen, bixona!! kriston lekua, eta kriston janarixa, hau Ko Phangan da, eta kriston lekua da! bertan lo itxeko bungalow batek 8 euro balio zuan, bixontzat! hondartza ondo onduan! beraz oso ondo zauan!!!





Hau tipua, Eskoziarra da! oso jatorra, eta beraiekin, eta Australiako batzuekin, kriston atxurra hartu genuan ko phi phin! eskuetan daukagua, tragua da, katxixak baino handixauak, eta gainera, kalian ematen zizuten paper batekin, bat doain!!! reagge bar, zeukan izena lekuak, eta rin bat zegoen, thai boxeoa ikusteko! eta parte hartu nahi zuenak, parte hartzeko! eta argazkiko honek parte hartu zuen australiar baten aurka! zelako paliza eman zion gainera!!!jaja!! bidixua dao gero!




Merkatu flotantian ere ibili ginan, eta kristona izan zan! sekulakua montatzen da, danak elkar pasatzen hasten dia edozein lekutatik eta gero danok bultzaka! uretara jausi behar ginala uste genuan batzuetan, zelako barriak!





motorra ere alokatu genuan, 3 euro 24 ordu! hasieran kostau jatan motorrakin ibiltzia baina gero oso ondo! gainera hasieran ixa 5 tipo harrapau nitxuan, eta zelako barriak! danok jarritxa zeuden eta danok korrika jaiki zian, jajaja! baina gero oso ondo ibili ginan!




Tigriak ikusten ere eon ginan, baina nahiko tristia zan. Jende pilla bat eta tigriak danok drogauta... nahiko pena ematen zuten. Elefantian ere ibili ginan, eta hori obeto zauan!! Ko Tao irlan, marrazoak ere ikusi genitxuan, metro batekuak edo... hasieran beldurra, baina gero nahiko lasai ibili ginan, euren atzetik.... eta ez zian gehiegi hurbiltzen.

Thailandia kriston herrixa da!










20070914

IRLANDAN

Aupa! aurtengoan Irlanda aldean ibili naiz, ingelesa piskat praktikatzeko! giro bikaina dago irlanda aldean, eta jendea oso jatorra da! Belfasten ibili naiz eta muralez josita daude kale guztiak , bai errepublikarrak eta baita unionistak!







Bobby Sandsen hilobia, beste 70 IRAko kiderekin batera lurperatua dago,








Hemen ikusi dezakegun murala, sandy road kalean dago, unionisten auzo batean, egunero pasatu beharra neukan emendik klaseetara joateko, giro txarra dago kale ahuetatik....








Oraindik ikusi dezakegu, irlandarren arteko banaketa, auzo artean, oraindik ikusi daitezke horrelako hesiak, eta normalean gauean itxita egoten dira.





Belfasten, parke ugari aurkitu ditzakegu, eta jende asko egoten da bertan, piskat erdikaldera jeitsita sekulako paisaiak daude, irlandan.




20070105

Urte Berri On!!!


Tenerife

Gabonetan Tenerife aldean ibili gara, eta abenduaren 31a bertan igaro genuan!!! Gauian 11ak aldera atera ginan eta jendez beteta zeuden kale guztiak, eta giroa nahiko arraroa zan. Puerto de la Cruz en egon gara aste bat, eta bertan 28ºko tenperatura egin du kasik egunero, eta eguraldia DPM!!! egunero ondartzen eta piszinan!!

Hori da ondartzetariko bat, eta are dena beltza da, hau da hemengo gauza berezi bat, ondartzetako area dena beltz beltza dela,.


Teide inguruan dagoen Tenerifeko harri famatuena!!! merezi dau ikustiak, ikusgarria da dena, eta buelta bat eman daieke bertan, Teide ere kristona da. Telesferikoan igo ginen gora, eta -12 graduko tenperatura sentzazioa zegoen bertan, kriston hotza baina kriston paisaia ere.

Loro Parque-an ere egon ginan, bertara joateak ere merezi du, hori bai, egun guztirako itzulia da animaliak ikusten. Bertan Aquarium bat dago, Izurdeak Orkak, Kokodriloak, Panterak, Pirañak..... animalia asko zeuden, eta izurde eta orkarekin, espektakuluak egiten dituzte.


Itsasuntzi batean joan ginen baleak eta izurdeak ikustera, eta ona emen bale baten argazkia. Bale asko ikusi ditugu, eta gure ondoan zeuden, gero bainu bat hartu genuan itsasoan, eta jarraian bazkaltzen eman ziguten.

Bidaiak, 4ordu eta erdi irauten du itsasuntzian, eta oso ondo dago, Los gigantes-en bainu bat hartzen uzten dutelako, eta baita irla zati bat itsasotik ikusten duzulako.





Eta hori izan da Tenrifera bidaia, oso ondo pasatu dugu eta irla politena iruditu zait niri, berdena.






20061128

IHAUTERIAK 05-06


JEDAI jantzita elgoibarko kaleetan!!! Ezpatak ez zaben asko aguanatu irtxoko pistan, batzuk begi gabe gelditzeko arriskuan egon zian, baina azkenian ez zan ezer grabia pasau!!!!

Cazafantasmas, R2D2 ARRAPATZEN!!

R2D2, izan zan gure edarixa eramateko lekua, hemen barruan zauzkagun, "cacique" botellak izotzarekin, eta hau erruberekin mobitzen genuan, elgoibarko aldapetatik behara, azken finean, ostiaka bukatu du, eta kontainer gainean utzi dugu, aldapatik behera lagunduta "erori" zanian....


Trago batzuk eta gero..... Que la fuerza te acompañe!!!

Bateon batek trago bat baino gehio hartu dau argazki ontan ikusi daiteken moduan, baina gaua ez zan hemen bukatu, hau hasiera besterik ez zan izan eta.


k pasa güey!!! joder Aser!!!!

joder txis!!!!jejeje!!barkatu aitziber....


heavyon!!jejeje!!

Gentia ez da batere originala bere disfraza aukeratzeko momentuan....jajaja!!!

20061106

MEXIKO--CHIAPAS


Hemen gaude Mexikoko zokalo-an, Fermin, Enrique, Hodei, Armando eta Marti! Momentu honetan Dalai Lama zegoen gure atzean ikusten den elizan eta ezin izan genuen sartu ikustera, dena poliziaz eta militarrez beteta bait zegoen.
Plaza hau (zocalo), oso bizia da, eta jende pilla ibiltzen da bertatik, baita manifestazioak eta protestak ere, udaletxe ondoan dago eta.
Piskat aurrerago, kale arriskutsu bat ere zegoen, eta aurkikuntza batzuk ere egin dituzte bertan, lehengo hiriarena.

Lagun hauekin parranda on bat bota dugu Mexiko DF.n, eta tabernan sartzean, dena miatu digute, ia pistolarik generamna edo....puf!! hori eta gero ondo egon gara Corona eraten, Mexikon CORONA deitzen da eta hemen CORONITA, espainiar erregearen aurkako irainak direla eta.

Mexiko D.F.en 5 egun egin ostean, Chiapas aldera abiatu gara!!!


Hori izan zen gure logela Chiapasen, bi hamaka eta koltxoi bat, mahai txiki bat ere bagenuen. Iritsi garenean, beste bi euskaldun aurkitu ditugu bertan, Ohiane eta Gorka. Ondo pasatu dugu bertan Musean jolasten, eta afariak prestatzeko sua egiten!!


Hori zen herri Zapatista, SELCHVO izenekoa. Bertako egoera oso gogorra da, baina beraiek lasaiak eta alaiak dira, naiz eta bere lurrak gutxinaka lapurtzen egon, bertako herria PRDko eta Zapatisten artean banatua dago, PRD partidu politikoak harriak eta ura eskeini dizkio beraien botuaren alde, eta hauetako batzuk onartu egin dute. Ez zaie asko gustatu, europear batzuk bere herrian Zapatismoaren alde egotea, eta meatxuak jaso genituen, herri guztia hilko zutela etab...

Guk jarraitu dugu gure lana egiten eta jendea ezagutuz, ona hemen argazki batzuk:


Bertan, 2600metrotako altueran gaude, eta gero bi ordutako mendi izuliak egin genituen, beraien heritetxera iritsi ginen,... Sekulako paisaiak daude, eta batez ere jende ona, onegia. Ez zuten ezer baina dena guri ematen ziguten, beraiek urte osoan jan ezin zutena guretzat gordetzen eta prestatzen zuten.

20061101

Nafarroa


Ha orillas del Ebro entre Lodosa y Pradejon se esta preparando la Revolucion!!!! GORA SARTAGUDA!


Herri txiki bat da, eta bertan piszina bat zegoen. Han bainu bat hartu dugu, eta gero trago bat, herri polita eta espainiarekin mugan dagoena. Bertan urtero ospatzen dute Errepublika eguna eta herri osoa ateratzen da kalera.

Oliteko gaztelua, ikusgarria da, oso haundia eta ondo zaindua. Gure bidaian, nafarroako leku askotan lo egin dugu, 2 segunduko kanping-arekin eta edozein lekutan, piskat aparte, lo egite genuen.



Olite barnekaldetik ikusita, kriston jauregia da.

Nafarroan aste bat pasatu genuen, Bardeak ikusten eta dena bordeatzen, nafarroa osoa zeharkatuz. Esperientzia ona gure Herria ezagutzeko, eta paisaiak ikusteko. Goiko mendiak bezala, edo behean ikusten dugun leka bezala.

UREDERRA

Hemen daukazue Urederra, Euskal Herriko leku politenetarikoa. Bi orduko ibilaldia da, gutxi gora behera, eta debekatua dago bainu hartzea. Kriston lekua da, eta ura turkesa kolorekoa. Nafarroan dago, Urbasako portua igo eta gero jeitsiz, Bakedano herrira iristen zara, eta bertan aurkitu daiteke.


Bide osoan zear aurkitu daitezke horrelako paisaiak eta merezi du ikusteak. Euskal Herrian ez dago horrelako beste lekurik.Ura oso hotza dago eta naiz eta debekatua egon bainu batzuk hartu genituen, hori bai kanpoan 35ºgradu ingururekin, bestela ura izoztua dago eta bero handiarekin ere, ez duzu denbora asko egiten uretan!


PARIS 05

Eiffel dorrearen aurrean, Parisen ikusi beharreko lekuetariko bat, ilera haundia. k egoten dira sartzeko eta bertara sartzeko 3euro inguru da, oinez. Hasieran ondo igo gara eta gero haize haundia zegoenez goikaldea itxi egin dute, eta erdikaldean egon gara. Gero behera jaitsi garenean,kriston eguraldia hasi da.....


MoulinRouge

Pariseko toki tipiko bat, baina sartzeko asko ordaindu behar dena eta ia ezinezkoa! Leku honetan giro asko egoten da, eta leku interesgarria da.



El Barrio Latino taberna.

Lehen Saloon bat izan zen eta 3 pisu dauzka, kriston lekua da, baina heineken batek 7 euro balio ditu, Paris osoan bezala hau ere oso garestia, naiz eta merezi duen taberna hau ikusteak, kriston lekua da, sofa gorriekin...

Star Wars-en museoan ere egon ginen, eta kristona izan zan. Pelikulako maketak, muñekoak, eta pertsonaia denak, baita marrazkiak ere. Gero bazeuden mozorrotuta ere.


Yoda, hemen dago, el maestro Yoda, ¨que la fuerza te acompañe!¨