Bidaiak: octubre 2006

20061017

IGLU BATEN LOTARA...




Mendira abiatu gara, iglu batzuetan lo egiteko asmoarekin, eta "raketa "antzeko batzuekin ibiltzera mendian zear. Buelta haundi bat eman dugu, hasieran gogorra baina gero dpm! Hartzen diozunean nahiko azkar ibiltzen zara.Argazkian igluak egiten ari gara.

Bidean ibiltzen, eta esperientzia ona izan zen, baita paisaia ere, kriston eguraldiarekin, Candanchu ondoan da, eta sekulako giroa zegoen!!! Kamisetarekin ibili gara egunez, baina gaua iritsi denean, kriston hotza egiten hasi da. Beraz afaldu ostean, kotxera jeitsi gara lo egitera, eta ondoko tabernara, su ondoan trago batzuk hartzera, eta zerbait jatera!!!(zerbait beroa).

Hori da "la prueba"!!! kotxean -8,5 gradu egiten zituen, beraz mendian goian ez dugu nahi imajitu zenbat gradu zeuden . Esan zigutenez, -14eta-15 artean ibiltzen zen!!!Hobeto geuden trago bat hartzen su ondoan....

KANARIAsen ere FUCK RAJOY




Canariar irletan, egon naiz, Aser bisitatzen, eta ondo bizi da kabroia!!!jeje!! (puedes hacer comentarios ASER) hemen gaude PARANINFO diskoteka antzeko batean, eta azoiko lekuan, kriston musika jartzen dute, SEPULTURA, METALLICA, NIRVANA, IRON-MAIDEN....) dpm! naiz eta gero goiko lekuan, musika lasaia jarri!


jeje!! SIN MAS!

Leku politak daude Kanariasen, baina ez da ainbesterako Las Palmas, hiri nagusia izanik. Baina irla zeharkatuz, leku polita topatu ditzakezu, adibidez hau.

Irla osoa egun batean zearkatu dugu, kotxe bat alokatuta. Bidean, bainu batzuk hartu ditugu, eta oberena, ¨el dedo de dios¨izeneko lekua. Portu bat da, baina ur garbi garbiarekin, eta arrainak ikusten ziren, leku on bat, tubo eta betaurrekoekin joateko!

LONDON



El Big Ben!!! haundia dela esaten dute, baina horra iristean ez duzu sentsazio berdina, txikia bait da. Abenduaren 31 an, afaltzen egon gara mike&fannyren etxean, eta atera garenerako berandu zen, 1etan, eta ezin genuen tragorik hartu tabernetan, eta litro batzuk hartu ditugu.

Metroan ibili gara gaupasa egiteko, gratis zelako, eta horrela ezagutu the big ben, eta txikia da, uste genuen alkolarengatik, baina goizean bueltatu garenean berdina zen, txikia!!


Hemen nago polizia baten motor gainean, trago batzuk hartu (jeje!!) eta gero, gainera, besteak ere igo dira motor gainera. Bost egun egin genituen, eta ondo pasatu genuen batez ere Camdem-en, jende pilla zegoen eta denetatik, gotikoak,punkiak, enpresariak, gu....

20061016

cuba la habana!!!



Hemen daukagu Dani, ¨la playa Berracos¨en. Bainu bat hartu genuen, marrazo artean, ¨tiburon Toro¨!!! jendea aretik urbil bainatzen da eta gu ere horrela ibili ginen.

Ondartza honetan, sakontasun haundia dago, eta bertaraino marrazoak sartzen dira.

Berez ondartza guztietan daude, baina batez ere hau arriskutsua zela esan digute, ur korronte handiak daudelako sakontasun haundiarekin, eta gainera bertara marrazoak agertzen direnez....

Beno, bestela ondartza lasaia da, eta Kubatarrak dira nagusi, ez bait da oso turistikoa!


¨Playa de Santa Lucia¨da honako hau. Sekulako ondartza eta sekulako ura dago, turkesa kolorekoa eta gainera olatu gabea da, bertan betaurreko eta tuboa erabiliz, arrainak ikusten ibili gara, bertan arrainasko eta baita morenak ere, bi morena ikusi ditut, eta gero beste arrain pila bat ere.

Hemen marrazoei jaten ematen diete turistek, baina egun onetan, ez zegoen holakorik.

Gero jatera joan gara bertako etxe batetara, eta bertan Tortuga Carey, arroza, banana frijitua eta frutak, jan ditugu, Melquiades eta Juanitarekin, lauon bazkaria, ¨20 peso combertible¨ izan da, oso merkea!!
hemen daukagu Txerria, gero parrillan egin duguna, eta lehenago ardo txuri litro bat, jeringaz sartu dioguna. Janari tipikoa Kuban, gainera euskaldun artean jan dugu, arroza eta frojoleekin batera!!! kriston bazkaria, ardoa eta garagardoarekin lagunduta!!!!Beste janariak ere jan ditugu, adibidez, langosta, pez raya, maiz frito, ... dena kristona!!
Jende asko ezagutu dugu, eta parranda batzuk bota ere, rona edanez, edari merkeena, garagardo batek dolar1 balio zuenean, ron boteilak 2,50 dolar balio zuen, beraz, denak edan dugu rona, Santiagoko parkean, jendearekin hitzeginez eta orduak joan eta etorriz, jejeje!!!

CUBA la habana!!!


Aupa!!

Aurtengo bidaia Cubara egin dugun hau izan da.18 egun a tope pasa ditugu, irla osoa zeharkatuz. Kotxe bat alokatu dugu eta Habanatik, Santiagora jaitsi gara, gero berriro Habanara etortzeko!

Kriston bidaia egin dugu, eta berriro bueltatzeko gogo itzelarekin gaude, naiz eta oso garestia dagoen bizitza turistentzat.

Hemen daukazue ¨la plaza de la revolucion¨en dagoen cheren irudia, baina badaude beste argazki ikusgarriagoak ere!!

Argazki batzuk gehiago jarriko ditugu jarraian...