Bidaiak: septiembre 2007

20070914

IRLANDAN

Aupa! aurtengoan Irlanda aldean ibili naiz, ingelesa piskat praktikatzeko! giro bikaina dago irlanda aldean, eta jendea oso jatorra da! Belfasten ibili naiz eta muralez josita daude kale guztiak , bai errepublikarrak eta baita unionistak!







Bobby Sandsen hilobia, beste 70 IRAko kiderekin batera lurperatua dago,








Hemen ikusi dezakegun murala, sandy road kalean dago, unionisten auzo batean, egunero pasatu beharra neukan emendik klaseetara joateko, giro txarra dago kale ahuetatik....








Oraindik ikusi dezakegu, irlandarren arteko banaketa, auzo artean, oraindik ikusi daitezke horrelako hesiak, eta normalean gauean itxita egoten dira.





Belfasten, parke ugari aurkitu ditzakegu, eta jende asko egoten da bertan, piskat erdikaldera jeitsita sekulako paisaiak daude, irlandan.