Bidaiak: noviembre 2006

20061128

IHAUTERIAK 05-06


JEDAI jantzita elgoibarko kaleetan!!! Ezpatak ez zaben asko aguanatu irtxoko pistan, batzuk begi gabe gelditzeko arriskuan egon zian, baina azkenian ez zan ezer grabia pasau!!!!

Cazafantasmas, R2D2 ARRAPATZEN!!

R2D2, izan zan gure edarixa eramateko lekua, hemen barruan zauzkagun, "cacique" botellak izotzarekin, eta hau erruberekin mobitzen genuan, elgoibarko aldapetatik behara, azken finean, ostiaka bukatu du, eta kontainer gainean utzi dugu, aldapatik behera lagunduta "erori" zanian....


Trago batzuk eta gero..... Que la fuerza te acompañe!!!

Bateon batek trago bat baino gehio hartu dau argazki ontan ikusi daiteken moduan, baina gaua ez zan hemen bukatu, hau hasiera besterik ez zan izan eta.


k pasa güey!!! joder Aser!!!!

joder txis!!!!jejeje!!barkatu aitziber....


heavyon!!jejeje!!

Gentia ez da batere originala bere disfraza aukeratzeko momentuan....jajaja!!!

20061106

MEXIKO--CHIAPAS


Hemen gaude Mexikoko zokalo-an, Fermin, Enrique, Hodei, Armando eta Marti! Momentu honetan Dalai Lama zegoen gure atzean ikusten den elizan eta ezin izan genuen sartu ikustera, dena poliziaz eta militarrez beteta bait zegoen.
Plaza hau (zocalo), oso bizia da, eta jende pilla ibiltzen da bertatik, baita manifestazioak eta protestak ere, udaletxe ondoan dago eta.
Piskat aurrerago, kale arriskutsu bat ere zegoen, eta aurkikuntza batzuk ere egin dituzte bertan, lehengo hiriarena.

Lagun hauekin parranda on bat bota dugu Mexiko DF.n, eta tabernan sartzean, dena miatu digute, ia pistolarik generamna edo....puf!! hori eta gero ondo egon gara Corona eraten, Mexikon CORONA deitzen da eta hemen CORONITA, espainiar erregearen aurkako irainak direla eta.

Mexiko D.F.en 5 egun egin ostean, Chiapas aldera abiatu gara!!!


Hori izan zen gure logela Chiapasen, bi hamaka eta koltxoi bat, mahai txiki bat ere bagenuen. Iritsi garenean, beste bi euskaldun aurkitu ditugu bertan, Ohiane eta Gorka. Ondo pasatu dugu bertan Musean jolasten, eta afariak prestatzeko sua egiten!!


Hori zen herri Zapatista, SELCHVO izenekoa. Bertako egoera oso gogorra da, baina beraiek lasaiak eta alaiak dira, naiz eta bere lurrak gutxinaka lapurtzen egon, bertako herria PRDko eta Zapatisten artean banatua dago, PRD partidu politikoak harriak eta ura eskeini dizkio beraien botuaren alde, eta hauetako batzuk onartu egin dute. Ez zaie asko gustatu, europear batzuk bere herrian Zapatismoaren alde egotea, eta meatxuak jaso genituen, herri guztia hilko zutela etab...

Guk jarraitu dugu gure lana egiten eta jendea ezagutuz, ona hemen argazki batzuk:


Bertan, 2600metrotako altueran gaude, eta gero bi ordutako mendi izuliak egin genituen, beraien heritetxera iritsi ginen,... Sekulako paisaiak daude, eta batez ere jende ona, onegia. Ez zuten ezer baina dena guri ematen ziguten, beraiek urte osoan jan ezin zutena guretzat gordetzen eta prestatzen zuten.

20061101

Nafarroa


Ha orillas del Ebro entre Lodosa y Pradejon se esta preparando la Revolucion!!!! GORA SARTAGUDA!


Herri txiki bat da, eta bertan piszina bat zegoen. Han bainu bat hartu dugu, eta gero trago bat, herri polita eta espainiarekin mugan dagoena. Bertan urtero ospatzen dute Errepublika eguna eta herri osoa ateratzen da kalera.

Oliteko gaztelua, ikusgarria da, oso haundia eta ondo zaindua. Gure bidaian, nafarroako leku askotan lo egin dugu, 2 segunduko kanping-arekin eta edozein lekutan, piskat aparte, lo egite genuen.



Olite barnekaldetik ikusita, kriston jauregia da.

Nafarroan aste bat pasatu genuen, Bardeak ikusten eta dena bordeatzen, nafarroa osoa zeharkatuz. Esperientzia ona gure Herria ezagutzeko, eta paisaiak ikusteko. Goiko mendiak bezala, edo behean ikusten dugun leka bezala.

UREDERRA

Hemen daukazue Urederra, Euskal Herriko leku politenetarikoa. Bi orduko ibilaldia da, gutxi gora behera, eta debekatua dago bainu hartzea. Kriston lekua da, eta ura turkesa kolorekoa. Nafarroan dago, Urbasako portua igo eta gero jeitsiz, Bakedano herrira iristen zara, eta bertan aurkitu daiteke.


Bide osoan zear aurkitu daitezke horrelako paisaiak eta merezi du ikusteak. Euskal Herrian ez dago horrelako beste lekurik.Ura oso hotza dago eta naiz eta debekatua egon bainu batzuk hartu genituen, hori bai kanpoan 35ºgradu ingururekin, bestela ura izoztua dago eta bero handiarekin ere, ez duzu denbora asko egiten uretan!


PARIS 05

Eiffel dorrearen aurrean, Parisen ikusi beharreko lekuetariko bat, ilera haundia. k egoten dira sartzeko eta bertara sartzeko 3euro inguru da, oinez. Hasieran ondo igo gara eta gero haize haundia zegoenez goikaldea itxi egin dute, eta erdikaldean egon gara. Gero behera jaitsi garenean,kriston eguraldia hasi da.....


MoulinRouge

Pariseko toki tipiko bat, baina sartzeko asko ordaindu behar dena eta ia ezinezkoa! Leku honetan giro asko egoten da, eta leku interesgarria da.



El Barrio Latino taberna.

Lehen Saloon bat izan zen eta 3 pisu dauzka, kriston lekua da, baina heineken batek 7 euro balio ditu, Paris osoan bezala hau ere oso garestia, naiz eta merezi duen taberna hau ikusteak, kriston lekua da, sofa gorriekin...

Star Wars-en museoan ere egon ginen, eta kristona izan zan. Pelikulako maketak, muñekoak, eta pertsonaia denak, baita marrazkiak ere. Gero bazeuden mozorrotuta ere.


Yoda, hemen dago, el maestro Yoda, ¨que la fuerza te acompañe!¨